Turbas Granja Fátima UNIVERSAL PLUS substratua atera du egungo ureztatze-sistementzat. Deskonposizio-maila desberdinetan dauden turba horiez eta turba beltzez dago osatuta. Nahasketan erabilitako turba horiak porotasun egonkorra eta ura atxikitzeko ahalmen handia ematen dio substratuari. Turba beltzak eragin indargetzailea du eta, ondorioz, pH-a egonkortzen du laborantza ziklo osoan zehar.
Mintegizainak hala nahi izanez gero, nahasteari perlatxoak ere gehitu ahal dizkiogu, drainatzea, porotasuna eta uraren atxikipena hobetzeko, eta landarearen sustraiak indartzeko. Poinsetiek, ziklamenek, geranioek eta landare guztiek, oro har, oso ongi onartzen dute UNIVERSAL PLUS substratua. Ondorengo neurrietan saltzen da: 80 litro profesionalentzat, eta 15, 25 eta 50 litro guztientzat gardenetan salgai.