Mantillo GF

mantillo

MANTILLO G.F. animalia eta landare jatorria duen produktua da, granulometria finean aurkeztua errazago banatu eta nahasteko (substratuekin edo lurrarekin) eta edozein motako laborantzetan erabiltzeko: lorezaintzan, fruta-arboletan eta nekazaritzan, oro har.

 

MANTILLO G.F. guztiz naturala da, konpostatua eta egonkorra. Materia organiko, azido humiko, kaltzio eta mikroelementu ugari ditu eta, ondorioz, bota eta berehala sumatzen da haren eragina, ez baitu lurreko nitrogenoarekin lehiatzen, sustraien oxigeno eskasia hobetzen baitu eta errizosferan hartzidura anaerobikoak saihesten baitituzte.
Konpostaje, manipulazio eta ekoizpenaren kontrolari esker, MANTILLO G.F.-k ez du belar gaiztoen hazirik.


ERABILERA
· Kirol zelaiak (belarra): landatuko den lurraren gainean geruza fin bat jarri, lurrarekin nahastu, lurra lisatu, erein eta haziak beste geruza fin batekin estali (haziaren lodiera baino 8 aldiz lodiagoa gutxi gorabehera).
· Lorezaintza: Geruza oparoa bota eta lurrarekin nahastu, lisatu eta prest dago landareak jartzeko.
· Baratza: Geruza bat bota baratzera, eragin nahasteko, lisatu eta prest dago laborantzarako.
· Fruta-arbolak eta mahatsondoak: enborraren edo anduiaren inguruan utzi eta lurrarekin estali ahal denean.

 

"nekazaritzaren lur orotakoa"

 

      

GOMENDATUTAKO DOSIA

- Baratza: 7/8 litro edo ¾ kg m2-ko.
- Fruta-arbolak: ¾ litro edo ½ kg arbola bakoitzeko.
- Mahatsondoak: ¾ litro edo 2/3 kg m2 andui bakoitzeko.
- Lorategiak: 4/5 litro edo 2/3 kg m2-ko.
- Belarra: 8/19 litro edo 4/5 kg m2-ko.
- Lehorreko zerealak: 1500/2000 kg ha bakoitzeko.

 

Analitika
Materia organikoa: % 90
Nitrogenoa guztira (N): % 2
Nitrogeno organikoa: % 1,8
Fosforo pentoxidoa (P2O5): % 4,0
Potasio oxidoa (K2O): % 4,0
Magnesio oxidoa (Mg): % 1,8
Sufrea (SO3) guztira: % 2,4
Humus aterakina: % 16
pH: 6